
Bere benetako izena, Nuhad Haddad da, eta 1935.eko azaroaren 21ean jaio zen. Oso gaztetan hasi zen musika jaialditan parte hartzen eta behin Mohammed Fleifel, Líbanoko musika kontserbatorioko irakasle eta musikari ospetsua, Fairuz entzuterakoan liluratuta geratu zen eta animatu zion kontserbatorioan musika ikasten hasteko. Hasieran Fairuzen aitak ezetz esan zuen, baina Mohanmmed Fleifelekin berba egin ostean baimena eman zion, hori bai baldintza batekin, Fairuz kontserbatoriora egunero bere nebagaz joan behar zela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario