MUNDUA EZAGUTU MUSIKAREN BITARTEZ

2009-06-04

EUSKAL TRADIZIOAK: BERTSOLARITZA

Orain ezagutzen ditugun munduko inprobisatzaile gehienak ez bezala, musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan bertsolaria. Orain artean arlo honetan lan gehien egin duen ikertzaileak, 3.040 doinu ikertu eta sailkatu ditu. Jatorriaren arabera, Bertso Doinuak hiru kategoriatan sailkatzen dira:
-Usadiozko doinu herrikoiak: gehiengo handia
-Neurriz parera datozen doinu berriak
-Bakoitzak osatutako doinuak
Musika-tresnen laguntzarik gabe kantatzeko, bertsolariak ahots sendo eta belarri ona behar duela izan pentsa daiteke, baina Joxerra Gartzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasua adituen esanean "komunikazioaren arrakasta edo porrota ez dago bertsolariaren ahotsaren kalitatearen baitan, aukeraturiko doinuaren eta hura kantatzeko moduaren egokitasunean baizik".

No hay comentarios:

Publicar un comentario