MUNDUA EZAGUTU MUSIKAREN BITARTEZ

2009-06-04

EUSKAL TRADIZIOAK: BERTSOLARITZA

Orain ezagutzen ditugun munduko inprobisatzaile gehienak ez bezala, musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan bertsolaria. Orain artean arlo honetan lan gehien egin duen ikertzaileak, 3.040 doinu ikertu eta sailkatu ditu. Jatorriaren arabera, Bertso Doinuak hiru kategoriatan sailkatzen dira:
-Usadiozko doinu herrikoiak: gehiengo handia
-Neurriz parera datozen doinu berriak
-Bakoitzak osatutako doinuak
Musika-tresnen laguntzarik gabe kantatzeko, bertsolariak ahots sendo eta belarri ona behar duela izan pentsa daiteke, baina Joxerra Gartzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasua adituen esanean "komunikazioaren arrakasta edo porrota ez dago bertsolariaren ahotsaren kalitatearen baitan, aukeraturiko doinuaren eta hura kantatzeko moduaren egokitasunean baizik".

2009-06-03

EMAKUMEAK ETA ARTEA

Emakumeek garrantzi handia izan dute beti, artearen esparrua garatzerakoan. Hasieran etxeko lan eta ekinaldiak zirenak, artearen mugetara hurbilduz joan ziren, herri guztietan gertatu den bezala bertoko artea sotru zen arte.

2009-06-02

SHIRIN NESHAT, ARTE PLASTIKOAK

Shirin Neshat-en argazkiek munduko hainbat emakumeren errealitate kontatzen dizkigute. Emakume desberdinak agertzen dizkigu: emakume sumisak, pasiboak, biktimak, exiliatuak..euren herrialdeetatik ez ezik, bere familiarengandik eta senarrengandik ere urrunduak izan direnak.

2009-05-26

Web 2.0

Zer da Web 2.0? Horretarako egin dut mapa kontzeptual hau. Ondo ikusteko klikla dezakezu irudiaren gainean.



2009-05-21

TAULA: MUNDUKO SOINUAK













HAMEN AURKITUKO DUZUE BLOGGEAN AGERTZEN DIREN LEKU ETA MUSIKARIEN GIDA





HERRIALDEA

ARTISTA

EZAUGARRIA

SIRIA

ABDULLAH CHAADEH

"Qanun" izeneko arpa arabiar jotzailerik haundienetarikoa dugu.

LIBANO

FAIRUZ

Bere abestiak libano herriladeko himnoetan bihurtu dira.

KURDISTAN

AYNURKurdistan herriaren tradizioa eta folklorea plazaratzen du. "Degbejen" musika estiloaabesten du.

TURKIA

BURHAN OCAL

Konposagile eta instrumelntalista ospetsuenetarikoa.

2009-04-22

BURHAN OCAL: ISTAMBULEKO SOINUAK


Burhan Ocal, Turquiako musikagilerik ospetsuena , konposagilea eta multinstrumentalista da. Mundu osoan fama haundia du perkusionista honek, bere herriaren tradizioak eta folklorea munduko beste herriladeko tradizio eta soinuekin fusionatzeagaitik. Hona hemen horren bideo adierazgarri bat.

2009-04-17

ISTAMBUL: EUROPA ETA ASIA ARTEKO MUGA


Ongi etorri Istambulera, non hartu al dozuen sardina ogitarteko bat Europan eta Chay (tea) bat Asian.
Mendebalde eta ekialdearen arteko ezberdintasun guztiak, Bosforo itsasoaren itasertzetik ikusteko aukera ezin hobea.

2009-04-12

AYNUR: KURDISTANEKO HAIZEA


Orain dela gutxirarte, Kurdoak eta beste herrialde minoritario askok, beren hizkuntzetan hitz egitea debekatuta zuten, ez bakarrik hitzegin, abestea ere debekatuta zuten. Gaur egun aldiz, gauzak aldatzen joan dira eta Turkiak, beste herrialde batzuren antzera, onartu behar izan du, herrilade multietniko bat dela eta honela urteetako traba eta oztopoak kendu behar izan ditu.
Egoera berri hau ematen ari delarik, Aynur Abeslari Kurdo famatuak, askatasun hau aprobetzatzen du eta beren herriaren tradizio eta folkloreak aurkezten dizkigu.
Aynur egiten duen musika “Degbejen” deitzen da eta Arabiar, Mesopopotamiar eta Judu musikaren influentzia dauka.
Aynur musikagileari buruz gehiago jakin nahi baduzue hemen daukazue aukera: Aynur

2009-04-11

KURDISTAN ESTATURIK GABEKO EREMUA


Kurdistan itsasorik gabeko eremua da eta Asiaren mendebaldean, ekialde hurbilaren iparraldean eta Transcaucasiaren hegoadean kokatzen da. Kurdoek betidanik aldarrikatu duten lurraldea da. Leinu honek ez dauka estaturik baina bertan bizi da, eta gaur egun lau zonaldetan banatuta dago. Zonalde hauek, Turkia, Irak, Iran eta Siriari dagozkie.

2009-04-09

EMAKUMEZKO MUSIKARIA EKIALDE HURBILAN: FAIRUZ

Fairuz Libanoko abeslari famatua dugu. Bere ospea bere ahots zoragarrian datza. Aipatzekoa da, bere abestiak herrialde honetako himnotan bihurtu direla.
Bere benetako izena, Nuhad Haddad da, eta 1935.eko azaroaren 21ean jaio zen. Oso gaztetan hasi zen musika jaialditan parte hartzen eta behin Mohammed Fleifel, Líbanoko musika kontserbatorioko irakasle eta musikari ospetsua, Fairuz entzuterakoan liluratuta geratu zen eta animatu zion kontserbatorioan musika ikasten hasteko. Hasieran Fairuzen aitak ezetz esan zuen, baina Mohanmmed Fleifelekin berba egin ostean baimena eman zion, hori bai baldintza batekin, Fairuz kontserbatoriora egunero bere nebagaz joan behar zela.

2009-04-08

FAIRUZ: LIBANOKO AHOTSA

Ekialdeko ikus-entzuleentzat,Fairuz abeslaria beti izan da arabiar musikaren erreferente epiko bat.

2009-04-06

LIBANOKO ILUNABARRAK

Esango didazue ekialdeak ez duela ezer, beste edozein tokitan ikusiko duzuela han dagoena, baina oker zabiltzate. Libanoko ilunabarrak ez dira beste inon ikusiko. Beren koloreak bereziak dira, lausoagoak, kalentura batetik sortutako giroan murgilduta bageunde lez. Gorriak mila gorrik osatzen dituzte, eta laranjak mandarina batenak dira. Joan beharko zinatekete eta nik ikusi nuena begiztatu sinesteko.

Hona hemen proba. Goza ezazue.

2009-04-03

ABDULLAH CHHADEH ZUZENEAN

Orain arte bere musika ederra entzun ez baduzue, hemen duzue bideoklip eder honekin gozatzeko aukera.

2009-03-26

ABDULLAH CHHADEH

Abdullah Chhadeh, Siria herriko musikagilerik ospetsuenetarikoa dugu. "Qanun " izeneko arpa arabiar jotzailerik handienetarikoa da. Beste hiru musikariekaz, aintzinako instrumentu honen soinua eta hirurogei hamarkadako kitarraren soinuak nahazten ditu eta bere helburua ekialdeko estilo musikala, mendebaldekoagaz fusionatzea da

2009-03-24

SIRIAKO LILURA

Sirian izan nintzen neguaren hondarretan. Han beroak kiskalita zituen udaberriaren zantzu guztiak, hala ere gauez neguaren hotzak ondo babesteko gonbitea luzatzen zigun.
Hantxe girotu bitartean bertako paisaiak eta musikak erakarri ninduten osoki. Azkenean bizitzaren lurrin musikala eratuz joan zen nire barnean.

2009-02-19

Epa, ongi etorriak izan musika bidean blogg-era.