Orain ezagutzen ditugun munduko inprobisatzaile gehienak ez bezala, musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan bertsolaria. Orain artean arlo honetan lan gehien egin duen ikertzaileak, 3.040 doinu ikertu eta sailkatu ditu. Jatorriaren arabera, Bertso Doinuak hiru kategoriatan sailkatzen dira:
-Usadiozko doinu herrikoiak: gehiengo handia
-Neurriz parera datozen doinu berriak
-Bakoitzak osatutako doinuak
Musika-tresnen laguntzarik gabe kantatzeko, bertsolariak ahots sendo eta belarri ona behar duela izan pentsa daiteke, baina Joxerra Gartzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasua adituen esanean "komunikazioaren arrakasta edo porrota ez dago bertsolariaren ahotsaren kalitatearen baitan, aukeraturiko doinuaren eta hura kantatzeko moduaren egokitasunean baizik".
2009-06-04
2009-06-03
EMAKUMEAK ETA ARTEA
2009-06-02
SHIRIN NESHAT, ARTE PLASTIKOAK
Shirin Neshat-en argazkiek munduko hainbat emakumeren errealitate kontatzen dizkigute. Emakume desberdinak agertzen dizkigu: emakume sumisak, pasiboak, biktimak, exiliatuak..euren herrialdeetatik ez ezik, bere familiarengandik eta senarrengandik ere urrunduak izan direnak.
2009-05-26
Web 2.0
2009-05-21
TAULA: MUNDUKO SOINUAK
HERRIALDEA | ARTISTA | EZAUGARRIA |
SIRIA | ABDULLAH CHAADEH | "Qanun" izeneko arpa arabiar jotzailerik haundienetarikoa dugu. |
LIBANO | FAIRUZ | Bere abestiak libano herriladeko himnoetan bihurtu dira. |
KURDISTAN | AYNUR | Kurdistan herriaren tradizioa eta folklorea plazaratzen du. "Degbejen" musika estiloaabesten du. |
TURKIA | BURHAN OCAL | Konposagile eta instrumelntalista ospetsuenetarikoa. |
2009-04-22
BURHAN OCAL: ISTAMBULEKO SOINUAK
Burhan Ocal, Turquiako musikagilerik ospetsuena , konposagilea eta multinstrumentalista da. Mundu osoan fama haundia du perkusionista honek, bere herriaren tradizioak eta folklorea munduko beste herriladeko tradizio eta soinuekin fusionatzeagaitik. Hona hemen horren bideo adierazgarri bat.
2009-04-17
ISTAMBUL: EUROPA ETA ASIA ARTEKO MUGA
2009-04-12
AYNUR: KURDISTANEKO HAIZEA
Orain dela gutxirarte, Kurdoak eta beste herrialde minoritario askok, beren hizkuntzetan hitz egitea debekatuta zuten, ez bakarrik hitzegin, abestea ere debekatuta zuten. Gaur egun aldiz, gauzak aldatzen joan dira eta Turkiak, beste herrialde batzuren antzera, onartu behar izan du, herrilade multietniko bat dela eta honela urteetako traba eta oztopoak kendu behar izan ditu.
Egoera berri hau ematen ari delarik, Aynur Abeslari Kurdo famatuak, askatasun hau aprobetzatzen du eta beren herriaren tradizio eta folkloreak aurkezten dizkigu.
Aynur egiten duen musika “Degbejen” deitzen da eta Arabiar, Mesopopotamiar eta Judu musikaren influentzia dauka.
Aynur musikagileari buruz gehiago jakin nahi baduzue hemen daukazue aukera: Aynur
2009-04-11
KURDISTAN ESTATURIK GABEKO EREMUA
Kurdistan itsasorik gabeko eremua da eta Asiaren mendebaldean, ekialde hurbilaren iparraldean eta Transcaucasiaren hegoadean kokatzen da. Kurdoek betidanik aldarrikatu duten lurraldea da. Leinu honek ez dauka estaturik baina bertan bizi da, eta gaur egun lau zonaldetan banatuta dago. Zonalde hauek, Turkia, Irak, Iran eta Siriari dagozkie.
2009-04-09
EMAKUMEZKO MUSIKARIA EKIALDE HURBILAN: FAIRUZ
Fairuz Libanoko abeslari famatua dugu. Bere ospea bere ahots zoragarrian datza. Aipatzekoa da, bere abestiak herrialde honetako himnotan bihurtu direla.
Bere benetako izena, Nuhad Haddad da, eta 1935.eko azaroaren 21ean jaio zen. Oso gaztetan hasi zen musika jaialditan parte hartzen eta behin Mohammed Fleifel, Líbanoko musika kontserbatorioko irakasle eta musikari ospetsua, Fairuz entzuterakoan liluratuta geratu zen eta animatu zion kontserbatorioan musika ikasten hasteko. Hasieran Fairuzen aitak ezetz esan zuen, baina Mohanmmed Fleifelekin berba egin ostean baimena eman zion, hori bai baldintza batekin, Fairuz kontserbatoriora egunero bere nebagaz joan behar zela.
Bere benetako izena, Nuhad Haddad da, eta 1935.eko azaroaren 21ean jaio zen. Oso gaztetan hasi zen musika jaialditan parte hartzen eta behin Mohammed Fleifel, Líbanoko musika kontserbatorioko irakasle eta musikari ospetsua, Fairuz entzuterakoan liluratuta geratu zen eta animatu zion kontserbatorioan musika ikasten hasteko. Hasieran Fairuzen aitak ezetz esan zuen, baina Mohanmmed Fleifelekin berba egin ostean baimena eman zion, hori bai baldintza batekin, Fairuz kontserbatoriora egunero bere nebagaz joan behar zela.
2009-04-08
2009-04-06
LIBANOKO ILUNABARRAK
Esango didazue ekialdeak ez duela ezer, beste edozein tokitan ikusiko duzuela han dagoena, baina oker zabiltzate. Libanoko ilunabarrak ez dira beste inon ikusiko. Beren koloreak bereziak dira, lausoagoak, kalentura batetik sortutako giroan murgilduta bageunde lez. Gorriak mila gorrik osatzen dituzte, eta laranjak mandarina batenak dira. Joan beharko zinatekete eta nik ikusi nuena begiztatu sinesteko.
Hona hemen proba. Goza ezazue.
2009-04-03
ABDULLAH CHHADEH ZUZENEAN
Orain arte bere musika ederra entzun ez baduzue, hemen duzue bideoklip eder honekin gozatzeko aukera.
2009-03-26
ABDULLAH CHHADEH
Abdullah Chhadeh, Siria herriko musikagilerik ospetsuenetarikoa dugu. "Qanun " izeneko arpa arabiar jotzailerik handienetarikoa da. Beste hiru musikariekaz, aintzinako instrumentu honen soinua eta hirurogei hamarkadako kitarraren soinuak nahazten ditu eta bere helburua ekialdeko estilo musikala, mendebaldekoagaz fusionatzea da
2009-03-24
SIRIAKO LILURA
Sirian izan nintzen neguaren hondarretan. Han beroak kiskalita zituen udaberriaren zantzu guztiak, hala ere gauez neguaren hotzak ondo babesteko gonbitea luzatzen zigun.
Hantxe girotu bitartean bertako paisaiak eta musikak erakarri ninduten osoki. Azkenean bizitzaren lurrin musikala eratuz joan zen nire barnean.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)